Historioa Kuadernoa

 

Musikaren sorrera.

Musikaren historia, gizonaren historiarekin hasten dela esan

dezakegu.

Hona hemen, sorrera horrekin zerikusia

duten teoria ezberdinak:


-           Batzuen ustez, musika, gizonen hizkuntzetik dator: hitzen entonazio ezberdinak instrumentuetara pasatzean sortzen da hain zuzen ere (perkusiora.

 

-           Beste batzuen ustetan berriz, musikaren sorrerak gorputzen mugimenduan eta lanerako erabiltzen zuten tresnerian du bere sorburua; adar edo hezur batetik txirula  bat sortzen du, larruarekin tanborra egiten du...


-           Beste batek zera dio, musika, gizonak urruti zeudenean elkar komunikatzeko egiten zituzten soinu seinaleetatik sortu zela.

 

-           Bada , musika, gizonak natura imitatzeko edota magia bidez menperatzeko zuen beharretik sortu zela esaten duenik ere.

 

MUSIKAREN FUNTZIOAK

Musikak aintzinako kultura eta herrietan zuen funtzioa, egungo herrialde eta kulturetan duen funtzioaren antzekoa dela esan dezakegu. Hona hemen, hoietako funtzio edo erabilera batzuk:

-           Komunikaziorako baliabide gisa.

-           Duen botere magikoa dela eta, herri askok sendabide bezela (“Chamán”-ak tribuetan) ... erabiltzen zuten/dute.

 

-           Natura imitatu eta menperatzeko baliabide gisa.

-           Ospakizun sozial ezberdinen laguntzaile edota ardatz gisa.

GREZIA

 

Kristo Aurreko III-IV mende aldera egon zen Greziar herria oso garrantzitsua izan zen historiaren garapenerako  eta beraz baita musikaren garapenerako ere: herri oso aurreratua izateaz gain, gure egungo musikaren sorburua izan zela ere esan dezakegu:

 

-           Grekoak gudatara joaten zirenean, musika lagun zuten. Geroago, mundu osoko gudarosteak gauza bera egingo zuten.

 

-           Musika ospakizun sozial askoren ezinbesteko laguntzailea zen: antzerkietan hitzari laguntzen zion, joku olinpikoetan abeslariei medallak ematen zitzaizkion...


ERROMA

 

Kristo Aurreko II. mendean munduan menperatzen hasten dira. Ez zuten ekarpen aipagarririk egin musikari dagokionez, baizik eta grekoena eredutzat hartuz beraien artea garatu zuten. Musikak erromatarren gizartean zuen garrantziaz ohartzeko, hor dugu   enperadoreari buruzko bitxikeria:

-           Berak, abeslari ona izatearen ustea zuen (inor ez zen kontrakorik esatera ausartzen), nahiz eta bere biografia egin zuen Suetoniok ahots ahula zuela aitortu.

-           “Girak” egiten dituen lehenengo abeslaria da

-           Kanturako leihaketetan parte hartzen du, eta nola ez, beti irabazle suertatzen da.

-           Arrakasta ziurtatzeko asmoz, txalotzeko ardura zuten milaka ikusentzule eramaten zituen berarekin kantaldietara.

 

ERDI AROA

EZAUGARRI SOZIO KULTURALAK

Sarrera

Lehengo gaia, grekoek musikan izan zuten eragin garrantzitsuari erreferentzia eginez bukatu genuen. Greziar musikoen “teoria”( hau da, musikari buruz idatzi zutena ) gaur egunera ailegatu zaigu, baina tradizio orala galdu egin da gertaera historiko batzuk direla medio. Beraz, Erdi Aroan aurkitzen duguna guztiz berria da, berri berritik hastea bezela da.

Ideia nagusiak

 

-          Erdi aroa, Vmendetik XV menderarte dihoan denboraldiari esaten zaio, bertan, Erromatar Inperioaren beherakada eta inprentaren sorrera eta Amerikaren deskubrimentuaren tartean Europako herrietan ematen diren aldaketak aztertzen direlarik.

-          Atzerapen garaia dela esan dezakegu, “garai iluna” ere deitua.

-          Erromatar inperioa, beraiek baino atzeratuagoak ziren herriak menperatu zuten (barbaroak...)

-          Gudaz eta gatazkaz beteriko garai honetan egonkortasun pixka bat duen bakarra Eleiza da, hau boterean jartzeaz gain, kulturaren jabe izango delarik.

-          Garai honetan beraz, Teozentrismoa dugu nagusi: jainkoa bizitzaren ardatz izango dugularik.

EZAUGARRI MUSIKALAK

 

Herriko musika zabaltzeko modu bakarra ahozko tradizioa zen, beraz gaur egun ezagutzea ezinezkoa zaigu. Musika hau, koblakariek eta trobadoreek herriz-hrrei, gazteluz-gaztelu.. egiten zituzten bidaietan zabaltzen zuten.

Aipatutako egoeran, ezagutzen den musika bakarra, eleizaren errito eta bileratan (gero meza eta ofizio izango direnetan) abesten dena da, kantu gregorianoa hain zuzen ere.

Hauek dira kantuaren ezaugarri nagusiak:

-          Gure bi eskaletatik ( nagusi eta miorra) ezberdinak diren beste zortzi eskala erabiltzen ditu (Grekoengandik heredatutakoak hain zuzen ere)

-          Erritmo librea du eta ez du pultso konstanterik

-          Ahots bakarrekoa da, homofonikoa alegia eta gizonek bakarrik abesten dute

-          “A capella” abesten da.

-          Latinez abesten da.

 

Idazkera

 

  1. kantuak oralki transmititzen dira,
  2. Liburuetan idatzita dagoen testuaren gainean zeinu batzuk jartzen dira: hauek, soinuaren norabidea adierazten dute.
  3. Aurreko zeinuei lerro bat jarri zieten, honela, altuera konkretuen lehenengo erreferentzia sortzen da.
  4. Bi lerro ezartze dira:gorria  fa notarentzat eta horia do notarentzat.

-          Piskanaka, 3. eta 4. lerroak gehitzen dira honela tetragrama bat osatuz. Guido D’Arezzok tetragrama eta noten izenak ezarri zituen San Juan Bautistaren himnoan oinarrituz

 

 

ERRENAZIMENDUA

EZAUGARRI SOZIO-KULTURALAK

 

  • XV eta XVII mendeen arteko garaiari ematen zaion izena da Errenazimendua.
  • Teozentrismotik humanismorako pausoa ematen da, gizonak garrantzia hartzen duelarik.
  • Errenazimenduan, Grezia eta Erromako kultura kopiatzen da, hau oso nabarmena izango delarik bai margoan eta bai arkitekturan. Grekoek eta erromatarrek gauzak ikasi eta asmatzeko zuten grina bera pizten da garai honetan, honen adibide garbia Leonardo Da Vinci bera dugularik.
  • Musikan berriz, ez da arteko beste alorretan ematen den berpizkunde hori gauzatuko, baizik eta berrikuntza nabarmenak izango dira nagusi.

Ezaugarri musikalak

 

 

·        Homofoniatik polifoniarako pausorik garrantzitsuena ematen da.

·         Ahotsa da instrumenturik garrantzitsuena.

·         Musika profanoari dagokionez, Erdi Arokoaren antzekoa dela esan dezakegu,  baina elizakoari dagokionez, polifoniaruntz garatuko da konplesutasun handia hartuz.

·         Instrumentuetarako musika erruz jorratzen hasi zen.

·         Musikoaren figura sortzen da, musika bera lanbide bezela onartzen delarik; bai konpositore eta bai abeslariak ere, Europa guztiko gorte eta elizetatik lan egiteko eskaintza ugari jasotzen zituzten.

Tresnak

Ahotsa, laud, arpa, zitara,......

Egiturak

Kanona, motetea, madrigala

Konpositoreak:

Josquin Desprez, Palestrina, Orlando de lasso, Tomas Luis de Victoria, Monteverdi  




Comentarios

Entradas populares de este blog

2. klasea (2024/09/23)

28. klasea (2025/05/20)

26. klasea (2025/05/06)